Nazioarteko Sexu Askapenerako Egunaren harira, Irungo PSE-EEko kideek babes osoa adierazi nahi izan diote LGTBI kolektiboari.
PSE-EEko kideak, ortzadarraren banderarekin.
Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna da gaur, eta aldarrikapen egunaren harira, Irungo PSE-EEko kideek babes osoa adierazi nahi izan diote LGTBI kolektiboari. “Beharrezkoa da urtez urte euren eskubideak aldarrikatzea eta aniztasunean oinarritutako elkar bizitzea sustatzea”, adierazi dute Irungo sozialistek.
LGTBIfobia gogor salatzeaz gain, normalizazioaren alde borroka egin dutenei aitortza egin nahi izan diete. Horretarako, Irungo Herriko Etxean ortzadarraren bandera zintzilikatu dute gaur, baina urte guztian zehar banderaren esanahia ikusgai egitea beharrezkoa dela adierazi dute. Era berean, “oso positiboki” baloratu dute Irungo Udalak LGTBI kolektiboari emandako babesa, eta udaletxean ere bandera jarri dutela nabarmendu dute. LGTBI kolektiboko pertsonen eskubideen alde egiten duen alderdiko kide izateaz “harro” sentitzen direla esan dute.