"Soilik irundarren gehiengoaren borondatea errespetatzea eskatzen dugu", adierazi du Xabier Iridoy bozeramaile jeltzaleak.
Xabier Iridoy, udaletxe aurrean.
Irungo EAJko bozeramaile Xabier Iridoyk bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako jaiak izateko nahia zabaldu du irundarren artean. “Jaiak gozatzeko espazioa izan behar dute, lagunen eta familia artean ondo pasatzeko”, adierazi du jeltzaleak.
San Martzial egunean (hilak 30), Irungo kaleak sentimenduz, pozez eta emozioz betetzea espero du Iridoyk, eta besteekiko tolerantzian jarri du garrantzia. “Irungo EAJ herriaren alardearekin dago” adierazi du (alarde tradizionalari erreferentzia eginez) eta ondorengo esaldiarekin amaitu du herritarrei zuzendutako oharra: “Soilik irundarren gehiengoaren borondatea errespetatzea eskatzen dugu”.