Pasabidearen irekiera eguraldiaren zain izan da. Azken hilabeteotako euriak atzeratu egin du inaugurazioa, baina dagoeneko erabilgarri dago.
Jada erabilgarri dago bide berria.
Behobia inguruko pasabide berria dagoeneko zabalik da. Azken Portu eta Behobia auzoa elkartuko ditu bide berriak, eta oinezkoentzako zein bizikletentzako pasabidea izango da. Pasabidearen irekiera eguraldiaren zain izan da. Azken hilabeteotako euriak atzeratu egin du inaugurazioa, baina dagoeneko erabilgarri dago.
Bide berriak, orotara, sei metroko zabalera du. Bidegorriak 2,25 metroko zabalera okupatzen du eta oinezkoentzako bidea berriz 3 metrotaraino zabaldu dute. Horrez gain, 0,70 metroko zabalerako jardinera jarri dute. Guztira, pasabide berriak 950 metroko luzera du. Proiekturako, 2.217.840 euroko aurrekontua izan du udalak.