Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sua Kai Zaharrean, eta uretan

Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruek lan handia izan dute asteburuan, eta ona: aurkeztu egin dira, eta uretan emaitza oso onak lortu dituzte.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2018/06/25
hondarribiaae

Hondarribiko hiru traineruetako kideak, larunbateko aurkezpenean. Argazkia: Hondarribia Arraun Elkartea.

Asteburu oparoa izan da Hondarribia Arraun Elkartearentzat. Batetik, larunbat arratsean, San Joan bezperako suaren testuinguruan jai giroan aurkeztu zituen herriko taldeak bere hiru traineruak. Bestetik, batez ere gizonen lehen traineruak eta emakumeenak oso maila altua azaldu dute Eusko Label Ligako lehenean eta Emakumeen Traineru Elkartearen (ETE) Ligako bigarrenean, hurrenez hurren. Ama Guadalupekoa-k izugarrizko estropada egin zuen atzo Bilbon, Eusko Label Ligako lehenean. Bigarren izan ziren, azken denboran Urdaibai lehenetik bi segundora. Baina ziaboga guztietan aurretik izan ziren hondarribiarrak, eta azken luzean eraman zuten bermeotarrek bandera zakura. Erlojupekoa izan zen Bilboko lehia. Galdera: lineako estropada balitz, emaitza hori izango al zen? Hau da, begien aurreko erreferentziekin —ez bakarrik kronometroenak— Hondarribiak ez al luke irabaziko? Bai, beharbada. Edonola ere, Mikel Orbañanosek prestatzen duen taldeak sekulakoa egin zuen Bilbon. Datu bat: lehen sei sailkatuak (Urdaibai, Hondarribia, Santurtzi, Zierbena, Donostiarra eta Orio, hurrenkera horretan), bederatzi segundoko tartean izan ziren. Eusko Label Liga zirraragarria izango da, traza hori du. Bestalde, KAE2ko gizonen trainerua seigarren izan zen Elantxoben atzo egindako estropadan. Oso postu ona. Emakumeak, Euskotrenerako postuetan Larunbatean izan zen Hondarribiko emakumeen trainerua lehiatzen, Donibane Lohizunen, ETE Ligako bigarrenean (ez zen puntuagarria). Laugarren izan ziren. Postu hori hurrengo asteburuan egitekoa den Euskotrenerako bi sailkapen estropaden baturaren emaitza balitz, emakumeen liga handiko partaide litzateke Hondarribia. Kontuan hartuz aurten berreskuratu duela arraun elkarteak emakumeen ontzia, eta partaideen gaztetasuna ikusita, Euskotrenen egotea, bere horretan, arrakasta handia litzateke Iker Cortesek entrenatutakoentzat. Larunbat arratseko traineruen aurkezpenean, irribarre handiena emakumeen traineruko kideena izan zen. Lapurdiko herriko lehian nagusi izan zen San Juan, erraz (15:05). Arrosetatik 14 segundo atzerago iritsi zen Orio, eta Donostia Arraun hirugarrena 31 geroago; Hondarribia, pasaitarretatik 37 segundora iritsi ziren helmugara. Hau da, San Juan eta Orio ukiezinetatik gaindi, iazko Kontxan eta Euskotrenen egon zen Donostia Arraunetik 6 segundora sailkatu ziren berdeak, eta ETEko lehen estropadan hirugarren izan zen Deustu, atzean utzi zuten, bost segundoz. Hondarribiko emakumeen trainerua: suziriak erosi, baina ez bota oraindik. Euskotren Ligan egoteko aukera (oso) errealak dauzkazue, baina aste honetan aurretik egindakoa ahazten saiatu, eta eutsi Sestaon eta Zierbenan egingo diren sailkapen estropadei behar adinako konfiantzarekin, baina harrotasunik gabe.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.