Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aitzpea Gonzalezen zilarrezkoa Espainiako Txapelketan

Aitzpea Gonzalez eta Osertz Gonzalez Espainiako selekzioak deitu ditu, asteburuan Espainiako Txapelketan egin duten lan onagatik.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/06/25

Osertz Gonzalez laugarren izan zen bere kategorian.

Asteburu honetan jokatu da Banyoles-eko urtegian (Girona, Katalunia) Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa, Senior eta Gazte mailetako kategorietan. Santiagotarrak elkarteak 16 arraunlari eraman zituen lehiara, eta nabarmena, Aitzpea Gonzalezek emakumeen 23 urtez azpikoen skiff-ean lortutako zilarra. Emaitza horregatik, Espainiako Arraun Federazioak deitu egin du Gonzalez Banyolesen bertan egitekoa duen egonaldira; han egindakoaren arabera, Europan egin beharreko lehiaketetan parte hartzeko eskubidea izan dezake arraunlariak. Osertz Gonzalezek ere Espainiako selekzioarekin kontzentraziora joateko eskubidea lortu du asteburuan, Gazte Mailako skiff-ean Espainiako laugarren izan delako; hark Sevillan izango du kontzentrazioa uztailaren 6tik 8ra. Santiagotarrak-en beste emaitzak, honakoak:
  • Lemazaindun zortzikoan laugarren izan zen elkartearen ontzia, honako partaideekin: Garazi Lasarte, Elene Lopetegi, Nerea Seijo, Aitzpea Gonzalez, Ane Marcos, Jessica Berra, Irati Etxarte, Lorea Iñarra eta Elur Grijalba (lemazaina).
  • Garazi Lasarte eta Nerea Seijo bosgarren izan ziren Senior Mailako scull bikoitzean.
  • Lauko scull-ean, Maila Absolutuan, Jokin Indias, Ander Legazkue, Mikel Aragon eta Asier Reguero laugarren izan ziren.
Ur biziak Santiagotarrak-en ur bizietako sekzioko kideek ere izan dituzte lehiak asteburuan. Klara Olazabal hamazazpigarren eta Joan Crespo hogeita hamargarren izan dira Eslovakiako Liptovsky Mikulas herrian jokoan izan den Munduko Kopako lehen lehian. C1 modalitatean jardun zuen Klara Olazabalek. Sailkapenetan zortzigarren izan zen, baina finalerdian, akats txiki bat medio, finaletik kanpo geratu zen. Joan Crespok K1 modalitatean egin zuen lehian. Sailkapen estropada ona egin zuen, baina finalerdietan azken fasera sailkatzeko postuetatik urrun geratu zen. Bidasoko bi kirolariak Poloniako Krakow hirira joan dira, bertan izango dutelako jokoan Munduko Kopako bigarren proba. Hirugarrena Alemanian da, Augsburgen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.