Gazteen Mailako bikoan (lemazainik gabe) Xabier Irigaray eta Ibai Camarero Espainiako txapeldun izan dira Banyolesen egindako lehian.
Hondarribiko gizonen laukoa (lemazainarekin) brontzea izan zen.
Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa jokoan izan da asteburuan Banyolesen (Girona, Katalunia). Hondarribiko arraunlariek emaitza oso onak lortu dituzte bertan.
Xabier Irigaray eta Ibai Camarero Espainiako txapeldun izan dira lemazainik gabeko bikoan. Emaitza oso ona Hondarribia Arraun Elkarteko bi kideena. Gazte Mailan ere, baina lemazaindun laukoan, brontzea izan dira Unai Virto, Julen Martin, Unai Lekuona, Kepa Altuna eta Lur Alkain.
Bestalde, emakumeen Gazte Mailan, A finalean bosgarren izan ziren Irene Altuna, Ane Diaz, Maddi Iridoi eta Jone Amunarriz lemazainik gabeko laukoan.