Orotara, hiriko 15 kirol elkartek hartu dute parte programa diseinatzen eta 20 kirol modalitate baino gehiago praktikatzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Gaur aurkeztu dute programa, Azken Portu kiroldegian.
Irungo kirol taldeek 2018ko udako egitaraua prest dute jada. Uztaila eta abuztuan, Uda 2018 programaren barruan, 3-16 urte bitarteko irundarrei kirol jarduera ezberdinak eskainiko dizkiete.
Orotara, hiriko 15 kirol elkartek hartu dute parte programa diseinatzen eta 20 kirol modalitate baino gehiago praktikatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Santiagotarrak, Leka Enea, C.D. Bidasoa, Central Surf Eskola, Jaizubia Hipika Kluba, Real Union, C.D. Mariño, C.D. Behobia, Bidasoa Atletiko Taldea, Bidasoa XXI, Txingudiko tenis kluba, Padel Indoor Bidasoa, Txingudi Rugby Cluba, A.D. Irunera eta Lur Alai squash kluba izango dira kirol jarduerak antolatzen arituko diren kirol taldeak.