San Joan Egunaren bezpera berezia izango da Hondarribian. Arraun elkarteak traineruak aurkeztuko ditu, eta suaren bueltan bilduko dira herritarrak.
Suaz gain, osagai asko izango ditu Hondarribiko ilunabarrak.
Arrats berezia izango da biharkoa (larunbatekoa) Hondarribian. Ohikoak dira osagaiak, baina beti arrakastatsuak. Udaleko Kultura sailak eta Hondarribia Arraun Elkarteak elkarrekin arraunarekin, suarekin eta jaiarekin harremana duten ekitaldiak prestatu dituzte Kai Zaharrean.
19:30ean, Hondarribiko Hiria Musika Bandak hiria zeharkatuko du San Juan zortzikoa abestia bandera dutela. 20:00etan iritsiko dira Bentara, han ere saioa egiteko.
20:15ean, Hondarribia Arraun Elkarteak hiru traineruen aurkezpena egingo du. Bertan, herritarrek arraunlariekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. 26.enez gizonen bi traineru aterako ditu aurtengo sasoian uretara herriko arraun elkarteak, eta iazko hutsunearen ondoren, emakumeena ere uretaratuko du. Aurkezpenaz eta argazkiez gain, jatekorik ere egongo da: txerri saiheskia eta hanburgesak jan ahal izango dira, garagardoz edo sagardoz lagunduta.
20:45ean dantzarien txanda iritsiko da. Meakako Adixkideak taldekoek dantza egingo dute, piztekoa den suaren inguruan. Suzko zezenik ere ez da faltako.
Arraunlari taldeak
Hondarribia Arraun Elkarteak orotara hiru traineru aurkeztuko ditu bihar. Honakoak dira horien partaideak:
Eusko Label Ligako trainerua:
Eusko Label Ligako traineruko partaideak.
KAE2 Ligako Trainerua:
KAE2 Ligako traineruaren partaideak.
Emakumeen trainerua (EuskoTren Ligakoa, sailkatzen bada):
Emakumeen traineruko kideak.