Irungo EAJren eleduna haserre agertu da, Korrokoitz Batzordearen hirugarren saioan alkateak ez dituelako, haren ustez, egindako akusazioak frogatu.
Xabier Iridoy.
Korrokoitz Batzodeak hirugarren bilkura saioa egin du gaur, lau ordukoa.
Udal batzordea da, urtarrilaren 12an Xabier Iridoy udaleko Hirigintza ordezkari zenak
Korrokoitz eremuaren gaineko akordioaz azalpenak eman, eta ondorengo kalapita politikoak eragindako
akusazioak argitzeko sortua. Adierazpen horien harira,
PSE-EE eta EAJren arteko udal akordioa, beraz, udal gobernua hautsi egin zen.
EAJk gaurko saioaren balorazioa egin du, Xabier Iridoy eledunaren adierazpenekin. Adierazi du gaur Jose Antonio Santanok azalpenak emateko eguna zuela, eta “ez du froga bat bera ere aurkeztu oraindik” Iridoyren kontra esan zituen akusazioen harira. Gainera, Iridoyk zehaztu du Korrokoitzekin gertatutakoa argitzeko funtsezkoak diren galderak ez dituela erantzun, “haren interes pertsonalak lehenetsi ditu berriz ere, hiritarrenak albo batera utziz”. Horrek berretsi egin du, Iridoyren esanetan, haren kontra Santanok esandakoak “akusazio faltsuak” direla.
EAJren buruak adierazi du irundarrek egi osoa jakitea merezi dutela, “Santanok egin duena izan da nire kontrako akusazio faltsuak mozorrotu, hark bere modura ulertzen duen adierazpen askatasunaz baliatuz. Gardentasunari uko egin dio, eta Irungo Udalaren kudeaketan duen ahultasuna agerian utzi du. Guk bai denei azalduko dizkiegula frogak,
egia jakin behar da“.