Suak eraikinetatik urrun, erregai likidorik gabe, eta ke gehiegi sortzen ez duten osagairekin egiteko eskatu du Hondarribiko Udalak.
Suekin zuhur ibiltzeko eskatu du udalak.
Hondarribian, larunbatean, San Joan egunaren bezperako suak piztuko dituzte herriko hainbat tokitan. Gau seinalatua da, magikoa eta ederra askorentzat. Hondarribiko Udalak suekin zuhur eta zentzuz aritzeko eskatu die herritarrei, arretaz jokatzea, eta ingurumena, baliabide pertsonalak eta materialak errespetatzea.
Horren harira, herritarrek kontuan hartzeko oharrak zabaldu ditu, bando bidez. Honakoak bandoan agertzen diren oharrik garrantzitsuenak:
- Sua pizteko ez erabili erregai likidorik.
- Ke gehiegi sortzen dituzten osagaiak ez erabili suetan, ezta gai toxikoak ere (pastikoak oro har, PVCa, olioa, pneumatikoak…).
- Suak eraikinetatik, elektrizitate lineetatik eta ibilgailuetatik urrun egin.
- Sua amaitzean, itzalita dagoela ondo begiratu.
Arrisku egoeraren bat izanez gero 112ra deitzeko eskatu du udalak.