Bi hamarkadaz berdintasunaren alde ehunka pertsonek egin duten lana balioan jarri nahi dute biharko ekitaldiarekin, eta era berean, etorkizuna ospatu.
Iazko desfilearen irudi bat.
Alarde parekideak
20 urte beteko ditu aurten Irungo kaleak desfilatzen. Ospakizun jendetsua antolatu dute biharko (hilak 21), Ficobako Auditorioan. 20:00etan ekingo diote biharko ekitaldiari.
Bi hamarkadaz berdintasunaren alde ehunka pertsonek egin duten lana balioan jarri nahi dute biharko ekitaldiarekin, eta era berean, etorkizuna ospatu. Urte luze horietan alarde parekideak jasota babesa eskertzeko ekitaldia ere izango dela jakinarazi dute, eta bidelagun izan diren erakundeetako ordezkari askok hartuko dutela parte.
Ekitaldia Miren Gaztañaga aktore irundarrak gidatuko du eta harekin batera, Iraia Elias aktoreak, Virginia Imaz
klownak, Eneko Gil eta Noemi Viana dantzariak, Idoia Hache musikaria, Peru Galbete abeslariak eta alardeko zenbait kide izango dira. Ekitaldirako espresuki ikus-entzuneko materiala sortu du Zazpi Térdi ekoiztetxeak.