Hiru kategorietan banatzen dira lanak (marrazkiak, horma-irudiak eta argazkiak), baina guztiek gai bera lantzen dute: kontsumo arduratsua.
Kontsumo arduratsua landu dute aurten Agenda 21 hezkuntza programan
Hondarribiko Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze-San Jose ikastetxeetako ikasleek Eskolako Agenda 21 hezkuntza programaren barruan eginiko lanak ikus daitezke hilaren 30a arte Zuloaga Etxean. Hiru kategorietan banatzen dira lanak (marrazkiak, horma-irudiak eta argazkiak), baina guztiek gai bera lantzen dute: kontsumo arduratsua.
Hamar urte bete ditu aurten Agenda 21eko hezkuntza programak Hondarribian. Hori horrela, lehiaketa egin dute. Ikastetxe bakoitzak bere hautagaiak aurkeztu zituen eta maiatzaren 24ko eskolarteko foroan kategoria bakoitzeko lan onenak zeintzuk diren adostu zuten. Lan horiek, eta gainontzekoak ikus daitezke udal liburutegian hila bukatu arte.