Hondarribia bosgarren izan da Portugaleteko entseguan

Kale txarretik estropada ona egin zuten hondarribiarrek.

Bertako Igogailuak Hondarribia

Hondarribiarrak, Bizkaia Zubi azpitik pasatzen (argazkia: Julian Palenzuela)

Bertako Igogailuak Hondarribia traineruak bosgarren postua lortu zuen atzo Portugaleten, Emakumeen Traineruen Elkarte (ETE) sortu berriaren lehen estropadan. Oriorentzat izan zen bandera, San Juanek hiru segundoko zigorra jaso eta gero. Ez zen ligarako puntuagarria, baina indarrak neurtzeko balio izan zuen, eta argi geratu zen hilaren 30 eta uztailaren 1eko sailkatze estropadetan borroka itzela izango dela. Lehen luzea oso parekatua izan zen, bost segundoko tartean zazpi ontzi iritsi baitziren ziabogara. Bueltakoan, baina, argi geratu zen Nerbioiko estropada eremuan kaleen artean alde handia dagoela. Hondarribiarrek lehen luzean, lau segundo eta erdi galdu zituen San Juanekiko; bigarrenean Orio izan zen azkarrena, eta Iker Cortesen neskek minutu erdia galdu zuten. “Kale txarretik, baina oso gustura ibili gara”, azaldu du berdeen entrenatzaile sestaoarrak. Helmugan, San Juanek egin zuen denborarik onena (11:10.14); oriotarrek baino 47 ehunen gutxiago behar izan zuten Batelerek, baina ziabogako maniobran Hibaikarekin arraunak jotzeagatik 3 segundoko zigorra jaso zuen. Hala, bi segundu eta erdiko aldearekin, Oriok irabazi zuen Emakumeen Traineruen Elkartearen historiako lehen bandera.

Portugaleteko Bandera

  1. Orio. (11:10.14)
  2. San Juan. 2.53ra
  3. Deustu. 22.01era.
  4. Arraun Lagunak. 23. 46ra.
  5. Hondarribia. 31.62ra.
  6. Donostiarra. 35.17ra
  7. Tolosaldea. 38.53ra.
  8. Kaiku. 38.86ra.
  9. Lea-Artibai. 1:01.32ra.
  10. Hibaika. 1:06.23ra.
  11. Lapurdi. 1:37.93ra.
  12. Colindres. 2:05.34ra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.