Inguruko herrialde edota erkidegoetatik etorritako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako programa da Udagiro.
Inguruko herrialde edota erkidegoetatik etorritako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako programa da Udagiro. Irungo Udaleko Euskara arloak antolatu du, hiriko ikastetxeen laguntzarekin. Hilaren 22ra bitarte luzatu dute epea 2018ko programan izena emateko.
Udagiro egitasmoak gazteek euskararekiko duten erlazioa hobetu eta estutzeko helburua du. 2007an egin zuten lehena eta aurtengoa, hamaikagarren edizioa izango da.
Uztailan eta abuztuan egingo dute egitasmoa, Herri Jakintza euskaltegian (Nafarroa hiribidea, 13). Bi txanda ezberdin antolatu dituzte aurten: uztailaren 3tik 29ra edota abuztuaren 2tik 29era. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara izango da, eta doakoa izango da. Izena emateko,
Irungo Udaleko webgunean egin daiteke.
Iazko Udagiro programaren aurkezpenaren irudia.