Ligaren azken jardunaldia jokatuko dute Bidasoa Atletiko Taldeko emakumezko zein gizonezkoen taldeek, helburu zeharo ezberdinekin.
BAT, 2016ko Euskadiko Kopan.
Datorren larunbatean (hilak 16), 2018ko Kluben Liga Nazionalari amaiera emango diote. Ligaren azken jardunaldia jokatuko dute Bidasoa Atletiko Taldeko emakumezko zein gizonezkoen taldeek, helburu zeharo ezberdinekin.
Emakumezkoak hirugarren postua eskuratu dute lehenengo bi jardunaldietan eta 4 punturekin joango dira Valladolidera. Bertan, Ohorezko Mailan mantentzeko saiakera egingo dute. Taldetik jakinarazi dutenez, zenbait kirolarik lesioak jasan dituzte azken egunotan, baina halere, helburua lortzeko kapazak direla argi dute.
Gizonezkoak ordea, Salamancan lehiatuko dira, historikoa izan daitekeen jardunaldian. Kategoria gorenera igotzeko aukera dute irundarrek. Orain arte, jardunaldi guztietan garaipena eskuratu dute, eta Salamancara 8 punturekin doaz. Lehenengo bi sailkatuek lortuko dute igotzeko txartela.
Emakumeek kategoria mantentzea lortzen badute, eta gizonezkoek berriz, igoera, Euskal Herriko lehen taldea izango da BAT hori lortzen, taldekoek dioten bezala, “Bidasoa eskualdearentzako lorpen historikoa”.