Irungo Udaleko zinegotzi guztiek harrera beroa egin zioten atzo udaletxean, eskubaloi jokalariaren ibilbideari aitorpen berezia egiteko.
Irungo banderaren entrega egin zioten jokalariari.
Joan den urtarrilean Espainiako selekzioarekin
Europako Txapelketa irabazi zuen Julen Aginagalde irundarrak. Irungo Udaleko zinegotzi guztiek harrera beroa egin zioten atzo udaletxean, Europako Txapelketan lortutako garaipena zoriontzeaz gain, Bidasoako jokalari ohiaren ibilbideari aitorpen berezia egiteko.
Irungo banderaren entrega egin zioten kirolariari. “Julenek hazten jakin izan du, beti hankak lurrean dituela. Aitorpen hau egitekotan ginen, oso opari berezia emateko”, adierazi du Irungo alkate Jose Antonio Santanok. Politikariekin batera, Bidasoa eskubaloi taldeko kadete eta infantilak izan ziren.
“Ohore bat da niretzat irundarra izatea eta ahal dudan guztian eskubaloiari bultzada ematen laguntzea”, adierazi zuen Aginagaldek.