Turismo zinegotziak era baikorrean baloratu du azoka, jakinaraziz asteburuko autoen joan-etorria 60.000 bidaikoa izan dela.
Artisau bat, burdinarekin lanean larunbatean Gipuzkoa plazan.
Joan den asteburuko Erdi Aroko Azoka “bikaina” izan da, udalaren balorazioaren arabera. Turismo zinegotzi Maria Serranok jardueraren balorazio oso baikorra egin du, “nahiz eta larunbatean eguraldiak ez asko lagundu, bi egunetan mugimendu handia nabaritu da”. Mugimendu horren lekuko da Udaltzaingoak jasotako datua: bi egunetan, 60.000 autoren joan-etorriak zenbatu dituzte, “azokarekin lotuta dago datu hori” zehaztu du Serranok.
Udala azken urteetan saiatu da azokan adin guztietako bisitarientzat jarduerak antolatzen, eta aldi berean, Alde Zahar osora zabaltzen iniziatiba. Hori da azokaren beste arrakastetakoa, udalaren ustez.
Gainera, bertan postuak jarri dituztenen iritziak ere ditu esku artean Serranok: “Zenbait erakuslek esan digutenez, oso pozik daude asteburua nola joan den ikusita”.
Balorazio honekin lotura duten albisteak, honakoak: