Euskal kantutegiaren inguruan, errepaso ironiko, absurdo eta eroa egiten dute ikuskizunean Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek. Ikuskizuna, uztailaren 21ean izango da.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak.
‘Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa’ ikuskizunaren bertsio akustikoa eskainiko dute datorren uztailaren 21ean Irungo Urdanibia plazan. Bilboko Tartean Teatroa konpainiaren azken sorkuntza, sortzaileek definitu duten bezala, umoreari eta euskal musikari “omenaldi bero eta hunkigarria” da.
Euskal kantutegiaren inguruan, errepaso ironiko, absurdo eta eroa egiten dute ikuskizunean Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek. Haiekin batera, Adrian Garcia de Ojos piano jotzailea izango da. Ikuskizunak 70 minutu inguruko iraupena du eta emanaldi guztian zehar, 200 abestitik gora aipatuko dituzte, zeharka ala zuzenean.
Ibilbide luzeko aktoreak dira Telleria eta Martinez. 30 urte eman dituzte Euskal Herriko hamaika herritan antzerkigintza lantzen eta ikuskizun bereziak eskaintzen.