Ama Guadalupekoako hiru judoka Senior Mailako zerrendako goialdean

Maialen Ramosek urrea lortu zuen -63 kiloetan, Vega Sanchez-Prietok zilarra -70etan, eta Iker Otegik brontzea -66tan.

Maialen Ramos, Iker Otegi eta Vega Sanchez-Prieto seniorretako Espainiako zerrendako goiko postuetan jarri dira asteburuan egin den Jacako ‘A’ mailako Koparen ondoren. Ramosek urrea lortu zuen -63 kiloetan, Sanchez-Prietok zilarra (-70), eta Otegik brontzea (-66). Aritz Garciak ere bidaiatu zuen Huescara; bederatzigarren sailkatu zen (-81).
Ama Guadalupekoa Judo

Hondarribiko klubeko lau judokak, Alberto Perez entrenatzailearekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.