Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteek alokairuzko etxeetara joateko laguntza dute

Urtebetez, hileko 100 euroko laguntza jaso dezakete Irungo gazteek .Ordainduko den errentak ez du 700 eurokoa baino handiagoa izan behar

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/06/08
irun.etxebizitza

Gehienezko errentak 700 eurokoa izan behar du.

23-35 adin tarteko irundarrek alokairuzko etxebizitzetara bizitzera joateko aukera izan dezaten diru laguntza lerroa prestatu du Irungo Udalak. Baldintza zehatzak bete behar dituzte gazte horiek. Oinarrizkoenak, honakoak: errentan hartuko den etxearen prezioa ez da izan behar 700 eurotik gorakoa; interesdunaren urteko diru sarrerak 9.000 eta 24.000 euro artekoak izan behar dira; eta Irunvin —udalaren etxebizitzen kudeaketarako sozietatea— izena emana izan behar dute. Laguntza jasoko dutenek hilabetero 100 euro eskuratzeko aukera izango dute, urtebetez. Hau da, urtebetean 1.200 emango dizkie udalak alokairuzko etxearen errenta ordaintzeko. Baina xehetasun gehiago eman zituen atzoko agerraldian Jose Antonio Santano alkateak: «Eskatzailea familia unitate batekoa bada, horretako kide bat gutxienez Irunen erroldatuta egon behar da, eta horrez gain, alokairuzko etxebizitzak alokatzeko dauden beste diru laguntzak ez ditu jaso behar». Alkateak esan zuenez, 18 urtetik gorako irundarren %4k egun bizi den etxebizitza utzi nahi du. Baina horietatik lautik batek du bakarrik aukera ekonomikoa bertatik joateko. Era berean, udala alokairuzko etxebizitzen merkatua mugiarazteko egiten ari den lanaren barrukoa da iniziatiba. Eskaerak Laguntza eskaerak abuztuaren 31ra arte egin daitezke, Irunviren egoitzan (Eliza kalean dago). Horiek eginda, udalak hiru hilabeteko epea izango du eskaerak aztertu eta ebazpena emateko; hori eginda kontratua aurkeztu beharko dute onuradunek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.