Sortzaileentzat aukera berria eman du udalak: 18 zentimetrotan, askotariko teknikak erabiliz, artelan bila dabiltza erakusketa bat egiteko.
Ana Zubikoa, Juncal Eizagirre eta Ricardo Catalan, gaurko aurkezpenean.
Amaia Kultur Zentroak proposamen erakargarria landu du. Hiru ezaugarri nagusi ditu: herritarrei zabalik dago, eskatzen dituzten artelanek 18 zentimetroko neurria (luzeran, zabaleran edo sakontasunean) gehienez izan behar dute, eta bizikleta izan behar dute gaitzat. 18 zentimetrotan, bizikleten artea.
18 cm izena du egitasmoak.
Gaur aurkeztu dute egitasmoa Juncal Izagirrek Kultura ordezkariak, Ana Zubikoa egitasmoaren komisarioak, eta Ricardo Catalan ekoizleak. Adierazi dutenez, edozein herritarrek parte har dezake egitasmoan: artean esperientzia dutenek, eta ez dutenek. Gainera, askotariko teknikak erabil daitezke 18 zentimetro altu, zabal edo sakon gehienez izan ditzaketen sorkuntzak egiteko. Hori bai, euskarri gogor batekin aurkeztu behar dira lan horiek. Margolanak, serigrafiak, grabatuak, argazkiak, eskulturak (beti 18 zentimetroko neurria zainduz, sakontasunean ere) edo bideoak (gehienez 180 segundokoak, kredituak eta bestelakoak aparte) aurkez daitezke.
Izan ere, bidalitako guztien artean aukeratuko diren lanekin erakusketa egin nahi dute Amaia Kultur Zentroan. Eta horiek bidaltzeko epe jakina dago: uztailaren 3tik 27ra (asteartetik ostiralera), 17:00etatik 20:00etara Amaian bertan utzi behar dira. Aukeraketa egin ondoren, erakusketa hori abuztuaren 17tik irailaren 9ra jarriko dute Amaian.
Izagirrek adierazi du Kultura saila proposamen berrietara dagoela zabalik, eta honakoa jasotako eskaera baten erantzuna izan dela. Zehaztu du beste herriren batean antzeko egitasmoak egiten dituztela