40 urte ondorengo miseriak kontatuko ditu Txiki-k Kaizaharra tabernan

Hondarribiko Blagan Euskara Elkarteak bakarrizketa saioa antolatu du gaur arratsalderako. Ion Martinez Txiki umorista gonbidatu dute.

Ion Martinez Txiki

Ion Martinez ‘Txiki’ aktorea

Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, euskarazko umorezko bakarrizketa saioa izango da gaur Hondarribian, 20:00etan. Kaizaharra tabernan izango da, eta Ion Martinez Txiki aktorea gonbidatu dute ostiral iluntzea alaitzeko. Ez zaio une hoberenean iritsi deialdia Txikiri, 40 urte bete berri dituelako eta gauzak ez zaiolako ezer nahi bezala ateratzen. Terapia gisa edo, bere miseriak konpartitu nahi ditu hondarribiarrekin, eta 40 urte eta aldapan bera niek goiburuko saioa baliatuko du horretarako. Hamabost urte baino gehiagoko eskarmentua du Txikik eta, beste inoren laguntzarik gabe luze hitz egiteko gaitasunaz gain, bestelako antzerki formatuetarako zaletasuna ere badu. Izan ere, Aldatzen laguntzen antzerki taldeko sortzaileetako bat da, eta helduentzako zenbait antzezlan idatzi ditu. Hori bai, gaur bakarrizketari gisa hurbilduko da Hondarribira. Beheko bideoan, Txiki ezizena nondik datorkion eta nolako umorea gustuko duen azaltzen du Ion Martinezek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.