2010. urtean edo aurrekoetan jaiotako haurrei San Juan Arri haur danborradan parte hartzeko deialdia luzatu diete. Lehen entsegua, hilaren 18an egingo dute.
Hilaren 24an hiriko kaleetatik desfilatuko dute haurrek.
Santiagoko Deabruak elkarteko kideak jada datozen sanmartzialei begira jarri dira. Hilaren 24ko San Juan Arri haur danborradan parte hartzeko deialdia egin dute irundar gaztetxoen artean.
2010. urtean edo aurrekoetan jaiotako haurrek izango dute aukera danborradan parte hartzeko. Interesdunek,
elkartearen helbidera idatzi edota 648 028 590 telefono zenbakira deitu beharko dute. Izen ematen dutenek, hilaren 18an hasiko dituzte entseguak, San Vicente de Paul ikastetxean (Hondarribia kalea). Hilaren 20 eta 22an ere entseatzen arituko dira, 19:00etatik 20:00etara.
Santiagoko Deabruek adierazi dutenez, oso garrantzitsua da entseguetara gerrikoa eramatea.