'Gu ere bertsotan' jaialdia egingo dute bihar Hondartza kiroldegian

Bi saiotan banatuko da ekitaldia. Aurrena 4. mailakoen txanda izango da, 17:15ean hasita. Ondoren, 5. mailakoak jaitsiko dira kantxara, 18:30etik aurrera.

Gu ere bertsotan jaialdia egingo dute bihar, ostegunez, Hondartza kiroldegian. Egiluze (San Jose), Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek parte hartuko dute. Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren barruko jarduera da, eta ikasturtean zehar landutakoa erakusteko aukera izango dute haurrek. Ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du, Gipuzkoako Bertsozale elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Bi saiotan banatuko da ekitaldia. Aurrena 4. mailakoen txanda izango da, 17:15ean hasita. Ondoren, 5. mailakoak jaitsiko dira kantxara, 18:30etik aurrera. Gipuzkoako 52 herrietan eta 132 ikastetxeetan abian da Gu ere bertsotan programa. Orotara, 10.000 gazte inguru ari dira Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektua lantzen.
Gu ere bertsolari

LHko 4. et 5. mailetako ikasleek parte hartuko dute Gu ere bertsotan jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.