Eskabideak BAZen egin behar dira irailaren 15a baino lehen; Udako ikastaroak Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura.
Hondarribiko Udalak 2018ko Euskara Arloko diru laguntzen deialdia kaleratu du. Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira.
‘Euskaraz bizi nahi dut’ leloa, Egiluze ikastetxean
Orotara, 27.000 euro banatuko ditu udalak: Ikastetxeek udako ikastaroak antolatzeko 9.800 euro, elkarteek euskara sustatzeko ekintzak antolatzeko 7.000 euro, euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joateko 7.000 euro, establezimenduen kanpoko errotulazioa euskaratzeko 1.800 euro, eta webgunea euskaratzeko beste 2.000 euro.
Eskabideak BAZ bulegoan egin behar dira irailaren 15a baino lehen. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura.