"Erortzeko arriskua du, oinean duen zuloagatik", argitu du udalak.
Erortzeko arriskua duen palmondoa, Europa etorbidean
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, hondartzako aparkalekuko (Europa ibilbidea) palmondoetako bat ordezkatuko dute datozen egunotan. “Erortzeko arriskua du, oinean duen zuloagatik”, argitu du udalak. Aparkalekuko lehen biribilgunearen ondoan dagoen arboletako bat da kenduko dutena.
Ostiralean botako dute zuhaitza eta, eguraldiak galarazten ez badu, astelehenean beste palmondo batekin ordezkatuko dute.