Arantxa Iraola eta Maite Asensio 'Berria'-ko kazetariek idatzi dute, urtetan desfile parekideak jarraitzeak eragin dizkien galderak abiapuntu izanda.
Alardeak, ukatutako plazara liburuaren aurkezpena egingo dute gaur Hondarribiko Kultur Etxean (Denda kalea, 18), 19:00etan. Arantxa Iraola Alkorta eta Maite Asensio Lozano
Berria-ko kazetariak idatzi dute, eta urtetan Irungo eta Hondarribiko konpainia parekideen desfileak jarraitzeak eragin dizkien galderak izan dituzte abiapuntu.
80 elkarrizketatik gora egin dituzte libururako. Alardeetan parekidetasuna eskatzen hasi zirenei aitortza egiten die liburuak, baina
betiko alardeen aldekoen ikuspegia ere jasotzen du, zenbait eragilerekin elkartzerik izan ez duten arren.
Arantxa Iraola eta Maite Asensio, ‘Berria’ egunkariaren egoitzan