Gaur, 11:00etatik 13:30tara eta 18:30etik 20:30tara, Gure Esku Dagoren giza katera joateko izena eman daiteke Irunen (Arbelaitz kalea, 3).
Ekainaren 10ean egingo dute giza katea. Argazkia: Gure Esku Dago.
Datorren igandeko (hilak 10) giza katera apuntatzeko azken txanpan murgildu da Hartu Hitza Irun elkartea. Gaur (hilak 5) da azken eguna apuntatzeko, eta irundarrak elkartearen egoitzara gerturatzera animatu dituzte. 11:00etatik 13:30tara eta 18:30etik 20:30tara irekiko dute egoitza (Arbelaitz kalea, 3).
Bi kilometro egokitu zaizkio Irungo plataformari, Deba inguruan zehazki (Hondarribiko herritarrekin batera). Ibilbide guzti hori betetzeko, 1.000 lagun behar dituzte Irunen.