Aurtengo Bioterra azoka "onenetakoa" izan da antolatzaileentzat
Giroa "ezinhobea" izan dela nabarmendu dute Bioterratik, 12.000 bisitari baino gehiago bertaratu direla ostiraletik igandera bitarte.
Joan den asteburuan ekologiari ateak zabaldu zizkioten Ficoba erakustazokan, XV. Bioterra azoka ekologikoarekin. Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren euskal azokaren balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek, parte hartze “handia” nabaritu dutela eta aurtengoa “onenetakoa” izan dela. Giroa “ezinhobea” izan dela nabarmendu dute Bioterratik, 12.000 bisitari baino gehiago bertaratu direla. Bisitarien 10etik 9k “oso ondo” baloratu dutela jakinarazi berri dute, eta %70a gustura edota oso gustura geratu direla ondorioztatu dute.