Obrekin, eraikinaren egoera eta mantenua hobetu dute. Orotara, 430.000 euroko inbertsioarekin egin diete aurre hobekuntza lanei.
Eraikinaren itxura berria.
Adif-etik jakinarazi berri dutenez, Irungo tren geltokiaren nazioarteko eraikina hobetzeko lanekin amaitu dute. Lanekin, eraikinaren egoera eta mantenua hobetu dute. Orotara, 430.000 euroko inbertsioarekin egin diete aurre hobekuntza lanei.
Eraikinaren estalkia eraginkortasun energetikoa hobetzeko isolatu dute, eta leihoak erabat berritu dituzte. Gainera, lehen solairua berreskuratu dute, estaldura, komunak, instalazio elektrikoa, iluminazioa, suteen aurkako babes sistema, klimatizazioa edota bentilazioa berrituz.
Bidaiarien zein Correosen eremuan, eraikinak lau solairuko altuera du, baina gehienbat bi pisuko solairua da. Adif-etik adierazi dutenez, obra horiek Irungo geltoki berriarekin ez dute zerikusirik izango.