Uztaila eta abuztu bitartean, langabezia egoera dauden irundarrek euskara ikasteko aukera izango dute, Lannahi programari esker.
Udal euskaltegia.
Irungo Udal Euskaltegiak Lannahi ikastaroak jarri ditu martxan berriz ere. Uztaila eta abuztu bitartean, langabezia egoera dauden irundarrek euskara ikasteko aukera izango dute.
“Goizean euskara ikasi eta arratsaldean udaz gozatu. Horixe da uztailerako eta abuzturako bere ikastaro trinkoen eskaintza erakargarriarekin Udal Euskaltegiak proposatzen duena”, adierazi du Monica Martinez udaleko ordezkariak. Uztaileko ikastaroa 2an hasiko dute, eta 27ra bitarte luzatuko dute (klaseak 9:00etatik 13:15tara izango dira); abuztukoak berriz, 6tik 31era arte egingo dituzte (ordutegi berberean).
B1, B2 eta C1 (EGA) tituluak prestatzeko aukera eskainiko dute. Ikastaroen prezioa, 69,40 eurokoa da, baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek %10eko deskontua izango dute.
Era berean, ikastaro berberak eskainiko dizkiete langabezian dauden irundar ikasleei, erabat doan. Lannahi programan parte hartu nahi dutenek, ekainaren 2tik 12ra bitarte eman beharko dute izena, SAC24h zerbitzuaren bitartez,
Irungo Udalaren webgunean, edota euskaltegian bertan (10:30-13:30 eta 16:30-19:00).