Datorren larunbatean (ekainak 2), aulki mugikorreko taldeak Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Arraunketa Txapelketan parte hartuko du, Orion.
Irungo arraunlariak prest azken jardunaldiari aurre egiteko.
Datorren larunbatean (ekainak 2), Irungo Santiagotarrak elkarteko aulki mugikorreko taldeak Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Arraunketa Txapelketan parte hartuko du. Orion izango da, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligaren azken estropada zehazki. Jardunaldia 17:30ean hasiko dute.
Santiagotarrakeko kirolariekin batera, Orio A.E., Hondarribi A.E., San Juan A.E., Ur Kirolak, Zarautz eta Donosti Arraun Lagunak kirol elkarteak izango dira. Orotara, Irungo taldeko 42 arraunlari bideratuko dira Orioko uretan arrauna egitera, 24 ontzitan.