Larunbatean lauko finalean Tolosa gailendu ostean (35-29), Eskubaloiko gizonen Euskal Koparen finala jokatu zuen atzo Bidasoak Zarautzen kontra.
Bidasoako jokalariak saria jasotzen.
Larunbatean lauko finalean Tolosa gailendu ostean (35-29), Eskubaloiko gizonen Euskal Koparen finala jokatu zuen atzo Bidasoak Zarautzen kontra. Azken hiru ekitaldietan bezalaxe, irundarrak garaile atera dira Hondarribitik (23-17). Partida nahiko berdindua izan arren, azken hamabost minutuetan bost gol jarraian sartu zituzten Jacobo Cuetararen jokalariek (Azkue, Cavero, Nono eta Kauldik), markagailua erabat irauliz.
200 bat lagunek jarraitu zuten finala zuzenean. Adrian Crowley (7 gol) eta Ander Atorrasagasti (3 gol) partidako jokalaririk onenak izendatu zituzten, Kauldi Odriozola berriz (5 gol), txapelketakoa.