Behobia auzoa ostiralean bueltatuko da erdi arora
Ekainaren 3ra bitarte (igandea), denetarik prestatu dute: artisau postuak, jakiak, tailerrak, animazioa, ikuskizunak, musika...
Datorren ostiralean zaladuko dute azoka.
Datorren ekainaren 1ean (ostirala), Behobiako erdi aroko azokak ateak zabalduko ditu. Auzoko bizilagunen eta Bidashop elkarteek Irungo Udalarekin batera antolatu dute aurtengo egitaraua. Igandera bitarte (ekainak 3) luzatuko dute azoka.
11:00etan emango diote hasiera bosgarren edizioari. Hala, Behobia erdi aroz jantziko dute hiru egunez. Denetarik prestatu dute: artisau postuak, jakiak, tailerrak, animazioa, ikuskizunak… “Behobiako erdi aroko azoka dagoeneko Irungo hitzordu klasiko bilakatu da”, adierazi du Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Angel Paezek.