Espainiako Kongresuan EAJ taldeak aurkeztutako zuzenketa guztien artean, Irunentzat diru kopuru jakin bat bideratzea ahalbidetu dutela jakinarazi dute gaur.
Gaurko agerraldiaren irudia, trenbide zaharkituaren eremuan.
Irungo EAJk agerraldia egin du gaur. Xabier Iridoy bozeramailearekin batera, Espainiako Kongresuko diputatu Joseba Agirretxea eta Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio saileko sailburuorde Antonio Aiz izan dira.
EAJk Espainiako aurrekontuak babestu berri ditu. Espainiako Kongresuan EAJ taldeak aurkeztu eta onartutako zuzenketa guztien artean, Irunentzat diru kopuru jakin bat bideratzea ahalbidetu dutela jakinarazi dute gaur. Trenbide eremurako 750.000 euro jasoko ditu Irunek, jeltzaleen aburuz, eremuaren “birsorkuntzarako baliagarria” izango den kopurua.
Proiektua “berehala” hasiko dutela adierazi di Iridoyk. Hala, trenbideen altxatzea eta katenarien deuseztatzea abiaraziko dituzte trenbide zaharkituaren eremuan. Lan guztiak Adif-ek egingo ditu. “Irunek degradazio egoeran dituen pabiloien eraispenarekin hasteko aukera izango da”, adierazi dute jeltzaleek. Era berean, garapen ekonomikorako eta etxebizitzak eraiki ahal izateko baliagarria izango da proiektua, eremua erabat “berrurbanizatzen hasteko”.
Betidanik, Irun hobetzeko proiektu “onuragarriak” bultzatzea alderdiaren jarduna izan dela nabarmendu du Iridoyk. Horrez gain, joan den asteazkenean
gobernu taldeak salatutako jazarpen kanpainaren harira, Santanok “biktimismo” jarrera hartu duela salatu du bozeramaileak, Irun eta bertako egonkortasunari mina besterik egiten ez diola.