Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak eta Erletxea egitasmoak mobilizazioa iragarri dute biharko (12:00etan, Zabaltza plazan).
Stop Kaleratzeak Bidasoak deitu du mobilizazioa, Erletxearekin batera.
Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak eta Erletxea egitasmoak mobilizazioa iragarri dute biharko (hilak 26). 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, ‘pobreziaren kriminalizazioari ez’ lelopean.
Lanbide eta Eusko Jaurlaritzaren murrizketen eta kriminalizarioaren aurkako elkarretaratzea izango da. Era berean, Lanbideren bulegoa erabili nahi dutenek euren hatz markak erregistratu behar dituztela salatuko dute. Horrez gain, zerbitzua erabili ahal izateko argazki telematiko bat ateratzea beharrezkoa dela ere kritikatuko dute. “Hatz-marka digitala ezartzeari egiozu uko”, aldarrikatu dute.
Gaiaren gaineko informazio gehiago jaso nahi dutenek, Erletxearen bulegora (Kale Nagusia, 5) gerturatzeko deialdia egin dute, astelehenero, 12:00etatik 13:00etara.