'Paperezko lekukoak' tituluarekin izendatu dute erakusketa berezia. Datorren larunbatetik (hilak 26) ekainaren 30era bitarte bisitatu daiteke.
Gaur aurkeztu dute erakusketa, Monica Martinez Gazteria ordezkari, Andrea Escargot bera eta Garikoitz C. Muruak.
Irungo Udaleko Gazteria sailak erakusketa berri bat antolatu du Martindozenea Gaztelekuan, Gazteartean Expo programaren barruan. Datorren larunbatean (hilak 26) irekiko dute, eta ekainaren 30era bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Andrea Escargot artista irundarren azken lana izango da erakusketaren protagonista. ‘Paperezko lekukoak’ tituluarekin izendatu dute erakusketa berezia, eta bertan, paperez egindako konposizioak ikusgai izango dira. Escargot gaztetatik arte plastikoa landutako artista da, eta orain arte, hainbat museo eta kultur erakundetan lanean aritu da.