Palmera Monteron izango da, 19:30ean. Xanti Cachenaut abokatuak gidatuko du saioa eta aurkezle lanetan Aritz Sorzabal kazetaria arituko da.
Iratxe Sorzabal.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal irundar presoaren kontra eskatutako hiru euroaginduak aztertuko ditu Parisko Helegite Auzitegiak datorren hilaren 30ean (asteazkena).
Horren harira, euroagindu horien inguruko hitzaldia antolatu du Bidasoaldeko Iratxeren lagunak taldeak gaurko, Palmera Montero Gunean. Xanti Cachenaut abokatuak gidatuko du saioa eta aurkezle lanetan Aritz Sorzabal kazetaria arituko da. 19:30ean ekingo diote hitzaldiari.
Joan den otsailaren 9an
epaitu zuten Iratxe Sorzabal irundarra. Urtebeteko espetxe zigorra ezarri zioten, Capbretongo atentatuarekin zerikusia izan zuelakoan.