Espaloiak zarata txikiagorekin (%30 gutxiago zehazki) garbitzeko eta atmosferara CO2-rik ez bidaltzeko baliagarriak izango dira gailu elektriko berriak.
Leira Zubitur (Txinzer), Jose Antonio Santano (Irun) eta Txomin Sagarzazu (Hondarribia) alkateak.
Irun eta Hondarribiko kaleak garbitzeko gailu elektriko berriak jarriko dituzte martxan. Txinzer-etik (Txingudiko Zerbitzuak) jakinarazi dutenez, kaleak garbitzeko bi makina berri dira, eta datozen egunetan erabiltzen hasiko dira.
Espaloiak zarata txikiagorekin (%30 gutxiago zehazki) garbitzeko eta atmosferara CO2-rik ez bidaltzeko baliagarriak izango dira gailu elektriko berriak. Gainera, olio hidraulikoaren jariorik zein isuririk ez duela izango nabarmendu dute Irun zein Hondarribiko udaletik. Makina berriek litiozko bateriekin funtzionatzen dute, zazpi ordu behar dituzte erabat kargatzeko eta zortzi-bederatzi ordu bitarteko autonomia dute. 148.356 euroko kostua du makina bakoitzak.