Irungo Bidasoa Atletiko Taldeko gizonezkoek garaipena eskuratu dute Donostiako Anoeta estadioan. Orotara, bakarkako lau garaipen eskuratu dituzte.
Gizonezkoen taldea, Donostiako Anoeta estadioan.
Irungo Bidasoa Atletiko Taldeko gizonezkoek garaipena eskuratu zuten joan den larunbatean Donostiako Anoeta estadioan jokatutako jardunaldian. Gizonezkoen taldeak Estatuko Lehen Mailan lortzen duen denboraldiko bigarren garaipena da.
Orotara, bakarkako lau garaipen, zortzi bigarren postu eta zazpi hirugarren postu eskuratu dituzte kirolariek asteburuan. Mikel Camponek pertika jauzian irabazi zuen (4.80ak gaindituz), Mikel Mateyk altuerako jauzian (1.98 metroko saltoarekin), Asier Zarandona disko jaurtiketan (43.03 metroko jaurtiketarekin) eta Mikel Campon, Eneko Carrascal, Mikel Agirre eta Alvaro Cerron lasterkariek egindako 4×100 erreleboan ere lehenak iritsi ziren (43.03 segundoko iraupenarekin).
Bigarren postuak berriz, Juan Errandonea (salto hirukoitza), Ricardo Tevar (100 metro hesi), Luis Aranzabal (pertika jauzia), Jose Mari Peso (800 metro), Mikel Arburua (altuera jauzia), Alvaro Cerron (100 metro leun) eta Leo Romerok (5 kilometroko martxa) eskuratu dituzte. Eneko Carrascal (salto hirukoitza), Alex Agiriano (luzera jauzian), Rodrigo Mendoiza (3.000 metro), Christian Cortes (200 metro), Jon Ruiz Lasa (mailu jaurtiketa), Gonzalo Tamayo (pisu jaurtiketa) eta Jon Ruiz Bermudezek (3.000 metro oztopoak) zilarrezko dominarekin bueltatu dira etxera.
Horrela, bigarren garaipen horrekin, Estatuko Lehen Mailako hirugarren postuan sailkatu da BATeko gizonezkoen taldea, C.D. Surco Aventura eta Atletico Salamanca-ren atzetik zehazki.
Emakumezkoen Ohorezko Mailan ere, fin
Era berean, BAT-eko neskek ere Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatu zuten joan den larunbatean Castellon-en. Hirugarren postua eskuratu zuten neskek, eta horrela bi puntu lortu dituzte.
Malen Ruiz de Azuak lehen postua eskuratu zuen pertikako jauzian, 4,25 metroak gaindituz. Teresa Errandoneak 8 puntu lortu zituen taldearentzat (100 metro hesia), 12.9 segundoko lasterketarekin. Clara Viñarasek ere garaipena lortu zuen 3.000 metro oztopoak frogan.
Asteburuko emaitzak kontuan hartuz, hirugarren postuan daude sailkapenean, 152 punturekin.