Anaka auzoko bizilagunak prest jaiei aurre egiteko
Datorren hilaren 31etik (osteguna), ekainaren 4ra (astelehena) bitarte, egitarau zabala antolatu dute Anaka auzoko bizilagunek.
- Maiatzak 31 (osteguna): 19:00etan, urtean zehar Auzo Elkartean antolatutako ikastaroetan egindako lanak ikusgai izago dira elkartearen egoitzan.
- Ekainak 1 (ostirala): 17:00etan, Umeen Margo Lehiaketa egingo dute elkartean, eta ondoren, merienda emango zaie haurrei; 17:00etan, Gaztetxef lehiaketa 13-17 urte bitarteko irundarrentzat Embajador Aristegi enparantzan (Martindozenea Gaztelekuak antolatu du); 19:00etan, jaiei hasiera ofiziala emateko, erraldoi eta buruhandiek kalejira egingo dute (Bidasoako Txarangaren eskutik); 21:30ean, La Polla Records eta Barricadaren omenezko taldeen kontzertua, Embajador Aristegi enparantzan.
- Ekainak 2 (larunbata): 10:00etan, Erroibide Klubaren eskutik, basket txapelketa (3×3); 12:00etan, brotxe tailerrak hirugarren adinekoentzat; 14:00etan, herri bazkaria (helduen menuak 22 euro eta umeen menuak berriz, 10); 16:00etan, Irun Hiriko Sari Nagusia, alebin eta infantil kategorietan (Puianako BTT zirkuituan); 16:30ean, truk txapelketa Jaizkibel tabernan; 18:00etan, batukada auzoan zehar (Zozongo taldearekin); 20:00etan, Berbena auzoan zehar Tsunami orkestrarekin.
- Ekainak 3 (igandea): 9:00etan, Txistularien Udal Banda auzoko kaleetan barrena; 10:00etan, patata tortilla lehiaketa Bar Washingtonen ondoan; 11:30ean, Auntxa Trikiti Eskola eta Kontserbatoriko trikiti taldea auzoko kaleetan ibiliko dira; 12:30ean, toka txapelketa Mariño tabernaren aurrean; 12:30ean, Bandaren kontzertua Embajador Aristegi enparantzan; 16:30ean, umeentzako jokoak; 18:00etan, txokolatada; 18:30ean, dantza erakustaldia Irungo akademia ezberdinen eskutik.
- Ekainak 4 (astelehena): Umeen eguna barraketan (Embajador Aristegi enparantzan).