Pabeko kanal olinpikoan jokatutako Eslalon Olinpikoaren Euskadiko Txapelketatik domina mordoarekin bueltatu dira Santiagotarrakeko kirolariak.
Orotara, 12 dominarekin bueltatu dira kirolariak.
Joan den larunbatean (hilak 12), Pabeko kanal olinpikoan, Eslalon Olinpikoaren Euskadiko Txapelketa jokatu zuten. Bertan, Santiagotarrak Elkarteko ur bizien sekzioak taldekako sailkapenean garaipena eskuratu zuen, eta domina mordoarekin bueltatu dira.
Orotara, hamabi domina lortu dituzte kirolariek asteburuan. Telmo Olazabalek K1 seniorrean, Klara Olazabalek C1 seniorrean, Oier Rodriguezek C1 kadetean eta Urko Zabaletak K1 beteranoetan, urrezko domina eskuratu zuten bakarkako lehiaketan; Telmo Olazabalek, Ekhi Diezek eta Daniel Gamboak K1 seniorrean eta Oier Rodriguezek, Haritz Azanzak eta Martin Arruabarrenak K1 kadetean ere urrezko domina irabazi zuten, oraingoan patruiletan.
Urrezko dominez gain, Klara Olazabalek K1 seniorrean Xabier Alberdik K1 juniorrean, Oier Rodriguezek K1 kadetean eta Jon Iribarrenek, Xabier Alberdik eta Unax Lazkantegik K1 seniorrean, zilarrezko domina irabazi zuten. Amaitzeko, Ekhi Diezek K1 seniorrean eta Unax Lazkanotegik K1 juniorrean brontzezko domina eskuratu zuten.