Ikasbasketeko gazteek Gipuzkoako finala jokatuko dute

Igandean jokatuko du Ikasbasket taldeak nesken Gazte Errendimendu Mailako finala, Easo Zelaiaren kontra.

Carnicas San Marcial Hondarribia taldeak Gipuzkoako Gazte Mailako finala jokatuko du, atzo atarikoan Ostadarren kontra 63-42 irabazi eta gero. Hondarribiarrek, Easo Zelaia izango dute finalean aurkari; Bera Bera 35-51 menderatu zuen finalerdian Easok. Igandean (hilak 20) jokatuko dute finala, Gipuzkoako Federazioak Donostiako Gasca kiroldegian antolatu duen egun osoko saskibaloi festa handian. Kadete, Gazte eta Senior mailetako finalak jokatuko dira egun berean, neskenak nahiz mutilenak. Carnicas San Marcial Hondarribia taldearen partida 16:00etan hasiko da.

Hondarribiko asteburuko kirol emaitzak

Carnicas San Marcial Hondarribia

Carnicas San Marcial Hondarribia taldea

Erlazionatutako edukiaHondarribiko kirol emaitzak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.