Alizia Olazabal eta Ander Iñarra izan ziren atzo Erlaitz-Aiako Harria mendiko lasteketan errege. 240 korrikalarik bukatu zuten proba.
Alizia Olazabal, lasterketaren une batean. Argazkia: Ramon Akarreta.
Atzo egin zuten Erlaitz-Aiako Harria mendi maratoi erdiaren zortzigarren ekitaldia. Gizonen eta emakumeen kategoriako irabazleen herriak ez ziren oso urrunekoak izan: Ander Iñarra izan zen gizonetan garaile, eta Alizia Olazabal, bigarrenez jarraian, emakumeetan onena. Orotara 240 korrikalarik bukatu zuten proba. Erlaitz Mendi Taldeko Mugalariek antolatu zuten, beste behin arrakastaz, mendiko lasterketen egutegian erreferentzia den lehia.
Bere herriko mendiko lasterketan nagusi izan zen Alizia Olazabal emakumeetan. Hasieratik joan zen maratoi erdiaren aurrealdean, eta helmugan hiru minutu pasako aldea atera zion bigarren izan zen Maud Combareu urruñarrari. Pozik sartu zen Olazabal helmugara, bere hirugarren garaipena zelako proban, 2016an eta 2015ean ere irabazi zuelako (2014an bigarren izan zen, 2012an hirugarren). Oso maila handia dago Olazabal, eta herriko lasterketak bereziki motibatzen du.
Alde estuarekin irabazi zuen Iñarrak gizonetan, bigarren izan zen Hassan Ait Chaou villabonarri 38 segundoko aldea atera ziolako. Erlaitzekoa lasterketa gogorra izanik ere, helburu potoloagoak ari da prestatzen Euskal Herriko selekzioko lezoarra, eta Irungo lasterketa baliagarri izan zaio horiek prestatzeko bidean. Aurten, Oarso Bidasoan,
Lezo-Jaizkibel irabazi zuen Iñarrak otsailean.
Emakumeen sailkapena
- Alizia Olazabal (Irun) 2:19:44
- Maud Combareu (Urruña) 2:22:57
- Amaia Amantegi (Berango) 2:26:15
Emakumeen podiuma
Emakumeen sailkapen osoa.
Gizonen sailkapena
- Ander Iñarra (Lezo) 1:49:40
- Hassan Ait Chaou (Villabona) 1:50:18
- Ioritz Conde (Elgoibar) 1:55:31.
Gizonen sailkapen osoa.
Gizonen podiuma.
Mugalarien Facebook orrian lasterketako argazki galeriak ikus daitezke.