Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionalaren laguntzarekin, 'Mulieres: Mujeres en Augusta Emerita' erakusketa antolatu du Oiasso Erromatarren Museoak.
Erakusketan ikus daitekeen piezetako bat.
Irungo Oiasso Erromatarren Museoak erakusketa berezia antolatu du. Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionalaren laguntzarekin, ‘Mulieres: Mujeres en Augusta Emerita’ erakusketa antolatu du. Gaur zabalduko ditu ateak, eta irailera bitarte ikusteko aukera izango da.
Gaur aurkeztu dute erakusketa, udaleko Kultura saileko Juncal Eizagirre, Oiasso Museoko zuzendari Cristina Agirre, Meridako Museoko zuzendari Trinidad Nogales eta Iñaki Garcia eta Arkeologi Museoko zuzendari Iñaki Garcia Caminok.
Erakusketak erromatarren garaiko emakumeak gerturatu nahi ditu, eremu publiko zein pribatuetan izan duten interakzioa adibide gisa hartuta. Erromatarren garaian emakumeak tradizionalki izan zuen paperean zentratuko dira, hau da, amatasunarena.
Erakusketak Oiasso museo guztia hartuko du. Denetarik egongo da ikusgai, II. mendeko lanpara batetik, ‘La Gitana’ emakumearen bustoraino. Museotik jakinarazi dutenez, irailera bitarte bisita gidatuak antolatuko dituzte. Gaur, 19:00etan irekiko dute erakusketa, eta irailaren 30era bitarte, 10:00etatik 20:00etara (igandetan, 10:00etatik 14:00etara) ikusteko aukera izango da.
Gaur aurkeztu dute erakusketa.