Palmera Montero Gunean antolatu du bilera Hartu Hitzak. Bertan, ahalik eta irundar gehien elkartzea espero dute, galdera ahalik eta anitzena izan dadin.

Apirileko lehen bilera, Palmera Monteron.
Irungo Hartu Hitza plataforma jada azaroaren 18ko herri galdeketari begira jarri da. Joan den otsailaren 17tik (herri galdeketarako asmoa abiarazi zutenetik) prozesua “abiadura handian” joan dela onartu dute plataformatik.
Datorren larunbatean (hilak 12) adostuko dute azaroan irundar guztiei planteatuko dieten galdera, Palmera Montero Gunean. 10:15an ekingo diote bilerari, eta bertan, ahalik eta irundar gehien elkartzea espero dute, galdera ahalik eta anitzena izan dadin.
Galdeketak
herritarren bermea jaso du. Azaroaren 18ko prozesua bermatzeko
3.000 sinadura biltzea zuten xede Hartu Hitzakoek, eta bildu dituzten azken datuek diotenez, 800 sinadura gehiago lortu dituzte. Era berean, datorren ekainaren 10ean Donostia, Gasteiz eta Bilbo elkartzeko egingo duten giza katerako bo
luntarioak behar dituzte Irungo plataforman, 1.000 lagun zehazki.