Bihar hasiko da 49. Bidasoko Itzulia
Bidasoko Itzulia bihar hasi eta larunbatean bukatuko da. Orotara 18 talde izango dira, horietatik hiru gipuzkoarrak. Borroka latza aurreikusi dute.
- Lehen etapa (hilak 9, asteazkena). Irun-Irisarri Land (Igantzi), 104,2 kilometrokoa. Ziga eta Irisarri Landeko (helmugan) gainak pasatuko dituzte. Urdanibia plazan hasiko da etapa 14:20an; irteera ofiziala, Zaisa inguruan 14:30ean. Helmugaratze ordua (ordutegi ertaina): 17:06 inguruan.
- Bigarren etapa (hilak 10, osteguna). Hendaia-Hondarribia (Harresilanda kalean), 119,4 kilometrokoa. 14:30ean hasiko da Hendaiako Gaztelu Zaharretik. Bidean Zigako eta Jaizkibelgo mendateak (17:20 inguruan) igoko dituzte. Helmugaratzea 17:33rako aurreikusi dute (ordutegi ertaina).
- Hirugarren etapa (hilak 11, ostirala). Orio-Orio. Orioko Herriko Plazan hasiko da etapa, 14:30ean. 131,2 kilometrokoa da. Bidean Andubia, Meaga eta Aiako gainak igoko dituzte. Helmugaratzea, ordutegi ertainari kasu eginez gero, 17:51rako dago aurreikusia Orion.
- Laugarren eta azken etapa (hilak 12, larunbata). Irun-Irun (Colon pasealekuan irteera eta helmuga), 77,7 kilometrokoa. 15:00etan hasiko da etapa, eta ibilbidea motza da, baina oso gorabeheratsua: Gurutzeko, Aritxulegiko, Aginako, San Martzialgo (16:16 inguruan) eta Erlaitzeko (16:29) gainak igoko dituzte. Etaparen amaiera 17:00ak inguruan aurreikusi dute.