Birziklatzen dut, jasotzen dut, laguntzen dut eta errespetatzen dut esaldiak izango dira kanpainaren ardatz nagusiak, horiek baitira udalak defendatu nahi dituen jarrerak.
Irunen ikuspegi orokorra.
Irungo Udalak, herritarren artean arduratasuna bultzatzeko, ‘Irungoa naiz, arduratsua naiz’ kanpaina sortu berri du. Hiriko ohiko arazoei irtenbidea bilatuko diote programarekin, eta horretarako, lelo ezberdinak sortu dituzte.
Birziklatzen dut,
Jasotzen dut,
Laguntzen dut eta
Errespetatzen dut esaldiak izango dira kanpainaren ardatz nagusiak, horiek baitira udalak defendatu nahi dituen jarrerak. Irungo Udaleko alkate Jose Antonio Santanok adierazi duenez, “hiritarrekin izan ditugun bilkuretan jasotzen joan garen eskaerei erantzuna eman nahi dio kanpainak; denek lagundu dezakegu Irun hobeago bat egiten”.
Ondorengoa da kanpaina definitzeko diseinatu duten kartela:
Kanpainaren kartela.