Xabier Iridoyk hiritar parte hartze "erreal" bat defendatu du, hiritarrak Irunen egingo diren hobekuntzen "alor garrantzitsu eta aktiboa" direla.
Xabier Iridoy, gaur, Julian Sanchez haur parkean.
Irungo EAJko bozeramaile Xabier Iridoy agerraldia egin du gaur Julian Sanchez parkean.
Olaketako haur parkearen estaltzea eredu gisa hartu du eta hiriko edozein hobekuntza bermatzeko, herritarren artean parte hartzea sustatzeko proposamena egin du.
“Bertan egingo den lana ezer erabaki baino lehen, zonaldeko bizilagunei aurkeztua eta galdetua izan beharko litzakeela uste dugu”, adierazi du jeltzaleak. Hiritar parte hartze “erreal” bat defendatzen dutela esan du, hiritarrak hirian egingo diren hobekuntzen “alor garrantzitsu eta aktiboa” direla. Hortaz, bizilagunen ideiak eta iradokizunak kontuan hartzea eskatu diote udal gobernuari.
Horrela, edonolako proiektu gauzatu aurretik, erabiltzaile eta auzokideei kontsulta prozesu bat irekitzea eskatu du gaur: “auzo zehatz bati eragingo dion edozein proiektu, honen baldintzak landu baino lehen, hiritar parte hartze bat aurreikusita izan beharko luketela uste dugu”. Horregatik, hiriko auzo elkarteek prozesua bideratzeko proposamena egin du Iridoyk.
Adierazi duenez, Julian Sanchez haur parkeko eremua estaliko du udalak, eta parte hartze prozesua kontratazioa baino lehen egin nahi duten arren, kaltetutako pertsonei beraien iritzia galdetzeko “denbora badagoela” nabarmendu du. Amaitzeko, Olaketa parkearen kasurako berandu dela adierazi du, baina Julian Sanchez parkean udalak kontsulta egiteko aukera baduela.