Orotara, 49 lan bildu dituzte antolatzaileek (18 herrialdetakoak), eta horietatik bederatzi lan hirugarren topaketan ikusgai izango dira.
Bitamina Faktoriako kideek aukeratu dituzte bederatzi lanak.
Irungo Udaleko Kultura saila buru-belarri dabil Kontenporanea programaren hirugarren edizioa martxan jartzeko. Bitamine Faktoriak gidatuko du eta dagoeneko bederatzi lan aukeratu dituzte. Datorren hilaren 18 eta 20an egingo dute III. Kontenporanea topaketa.
Martxoaren 28an norbanako zein taldeek euren proposamenak bidaltzeko epea ireki zuten (adin eperik gabe eta edozein arte diziplinetako lanak jaso dituzte), eta ordutik, 18 herrialde ezberdinetatik jaso dituzte lanak. Lan guztiak, irudi formatuan entregatu dituzte, obra guztiak erakusketa formatuan ikusteko aukera izango baita.
Orotara 49 lan bildu dituzte antolatzaileek, eta batez ere, Mexiko eta Kolonbiatik iritsitakoak izan direla nabarmendu dute. Horietatik ondorengo bederatzi artisten lanak autatu dituzte: Aksel Haagensen (Australia), Rafel Triana (Kuba), Sean Cham (Singapur, Camille Perrottet (Frantzia), Naushin Ahmed (Bangladesh), David Salcedo (Espainia), Fernando Antonio Velazquez (Mexiko), Rojo Sache kolektiboa (Espainia) eta Max Provenzano (Venezuela). Hortaz, datorren hilaren 18 eta 20an artista horien obrak ikusgai izango dira (lekua oraindik zehazteke).
Eraikuntza izan da aurtengo Kontenporanea edizioaren ardatz nagusia. Gai horren baitan, lau ildo landu dituzte: ingurumenaren eraikuntza, gizarte eraikuntza, eraikuntza espaziala eta ideien eraikuntza.